Final-zortzirenak, joanekoak
Milan-Bartzelona, Europako 'klasikoa'
Erredakzioa
Kataluniako taldeak 'San Siro' estadioan gola lortzea du helburu. Jardunaldiko neste neurketan, Galatasaray eta Schalke 04 nor baino nor gehiago arituko dira, Turkian.
Milanek Bartzelona hartuko du ‘San Siro’ estadioan, eta Schalke 04 taldeak Galatasarayen aurka jokatuko du, Turkian, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketetan. Italiako taldeak emaitza ona eskuratu beharko du etxean, Camp Nou estadioan aukerak izaten jarraitzeko. Galatasarayk, bestalde, Alemaniako taldearen aurka ezustekoa eman nahi du.
Bartzelona eta Milan, Europako bi talde historikoenetarikoak, titulu gehien lortu dituztenen artean daude. Oraingoan, Kataluniako taldea faborito argia da, Milan denboraldi nahiko kaskarra egiten baitago.
Italiako taldearen helburu nagusia Leo Messi gelditzea izango da. Camp Nou estadioan erabakiko da kanporaketa, baina Milanek golpe erabakigarria eman nahi du etxean.
Gainera, Didier Drogba Txapeldunen Ligara itzuliko da, Galatasaray-Schalke 04 norgehiagokan. Boli Kostako aurrelariak Chelsearekin titulua lortu zuen 2012an, eta Turkiako taldearekin balentria errepikatzeko abagunea izango du.
Schalke 04 ez dago bere sasoi onean, baina Alemaniako taldeak golak lortzeko erraztasuna duela erakutsi du denboraldi honetan. Gainera, Huntelar sendatu egin da, eta holandarra hasierako hamaikakoan izango da.