Itxi

Final-zortzirenak

Real Madril sasoi onenean helduko da Old Trafford estadiora

Erredakzioa

Mourinhoren mutilek Errege Kopako finalerako txartela lortu dute, eta Bartzelona 2-1 gainditu dute Ligan. Jardunaldiko beste partidan Borussia Dortmundek eta Shakhtar Donetskek jokatuko dute.

Real Madril. Argazkia: EFE

Real Madrilek denboraldiko sasoi onenean jokatuko du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako norgehiagoka, Manchester Uniteden aurka. Madrilgo taldeak bi garaipen ikusgarri lortu ditu Bartzelonaren aurka azken bi partidetan. Mourinhoren mutilek finalerako txartela eskuratu dute Errege Kopan, eta Ligan 2-1 irabazi diote Barçari, Santiago Bernabeu estadioan.

Hala ere, Txapeldunen Ligako kanporaketa Old Trafford estadio mitikoan erabakiko da, eta ‘deabru gorriek’ 1-1ekoa lortu zuten joanekoan. Alex Fergusonek eta Jose Mourinhok jokalari onenak zelairatuko dituzte, norgehiagoka hil edo bizikoa izango baita.

Real Madril taldeko prestatzaileak lehen taldeko 24 jokalariak deitu ditu, Iker Casillas lesionatua barne. Mourinhok balentria lortuta taldearen bolada onari jarraipena eman nahi dio.

Borussia Dortmund- Shakhtar Donetsk

Jardunaldiko beste neurketa Borussia Dortmundek eta Shakhtar Donetskek jokatuko dute. Alemaniako taldeak 2-2ko garrantzitsua lortu zuen Donbass Arenan, eta kanporaketa gainditzeko faborito nagusia da, batez ere, Lewandoski aurrelaria berreskuratu ondoren. Hala ere, Ukrainako taldeak ezustekoa emateko gai dela erakutsi du.

Albisteak (3)