Manchester United-Real Madril
Ferguson: 'Europako bi talde handienetakoen arteko lehia izango da'
Erredakzioa
Manchester Unitedeko entrenatzailea hunkitu egiten horrelako partidekin. Norgehiagoka astearte honetan jokatuko da Old Trafforden, 20:45ean.
Sir Alex Fergusonek 26 urte daramatza Manchester Unitedeko entrenatzaile karguan, eta astearte honetan bizi izango duen moduko partida handiekin hunkitu egiten da oraindik. Old Trafforden Manchester United eta Real Madril lehiatuko dira 20:45ean Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartelaren bila.
"Bi taldeak sasoiko gaudela uste dut. Real Madrilek bi partida bikain jokatu ditu Bartzelonaren aurka, eta sasoi betean iritsi da astearte honetan biziko dugun partida handirako", esan du Fergusonek.
Tentsio handia nabari duela iragarri du Fergusonek: "Tentsio handia nabari dut. Gaurko entrenamenduan egon diren argazkilari kopurua horren adierazle izan daiteke. Europan partida hau baino gauza handiagorik ez dagoela uste dut. Partida bikaina izango da, eta ez dugu kale egingo".
Real Madrili irabazteko formula zein den galdetuta Sir Alex Fergusonek erantzun hau eman du: "Aukerak izango ditugu, eta Real Madrilek Europako kontraerasorik bortitzena du. Beraz, badakigu kontraerasoak eragotzi behar ditugula. Partida honetan golak egongo direla uste dut. Bi taldeek gola sartuko dutela uste dut, baina aurkariak baino gol gehiago sartu nehar ditugula pentsatu behar dugu".
Ryan Giggsek bere 1.000. partida jokatuko du Real Madrilen aurka, hala baieztatu du Fergusonek: "Giggsek bere aukera izango du. Ez dakit hasierako hamaikakoan egongo den, baina uneren batean jokatuko duela ziurtatzen dut".