Itxi

Final-laurdenetako joanekoak

Real Madril-Galatasaray eta Malaga-Dortmund, final-laurdenak osatzeko

Erredakzioa

Mourinhoren taldeak final-laurdenetako talderik ahulenen kontra jokatuko du, eta Dortmund favoritoa da Malagaren aurka.

Malaga hartu dute Dortmundeko zaleek. Argazkia: EFE.

Bi partidak osatuko dituzte, asteazkenean 20:45ean, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joanekoak. Atzo Bartzelonak eta PSGk berdindu zuten (2-2) eta Bayernek Juventusi irabazi zion (2-0).

Real Madril-Galatasaray, asteazkenean 20:45ean

Madrileko taldea final-laurdenetako talderik ahulenaren kontra irabazteko faboritoa da. Jose Mourinhok, Real Madrilen hamargarren Europako Kopa irabazteko eta Europan berriz talde garrantzitsua izateko helburuarekin, jokalari onenak izango ditu prest. Entrenatzaileak, aldiz, ez du Casillas deitu, lesioa sentatua duen arren, Diego Lopezen mesedetan. Raphael Varane atzelariak Peperen ordez jokatuko du.

Turkiako taldea, handik etorritako milaka jarraitzailez eta Madrilen bizi diren turkiarrez lagunduta, inoizko partidarik zailena jokatzera zelairatuko da. Santiago Bernabeun gola sartzeko prest egongo dira Didier Drogba, iazko irabazlea Chelsearekin, eta Burak Yilmaz, txapelketako golegilea Cristianorekin batera.

Malaga-Dortmund, asteazkenean 20:45ean

Alemaniako taldea, Bundesligaz ahaztuta, kanporaketa hau igarotzeko faboritoa da. Borussia Dortmund Txapeldunen Liga irabazteko hautagai sendoenetariko bat da, Europako klub handiekin batera. Malaga izango du aurkari, Europako txapleketa nagusian historia egiten jarraitzeko asmoz.

Txartel guztiak saldu ditu Rosaledak. Malagako zaleak beharrezko laguntza izango dira Pellegriniren taldearentzat, zaila izango baitute Dortmund indartsua kanporatzea.

Albisteak (2)