Finalerdiak
Borussiak Real Madril jipoitu du (4-1)
Erredakzioa
Lewandowskik egin zituen Dortmundeko Borussiaren lau golak. Mourinhoren taldeak partida txarra egin zuen, eta, ondorioz, markagailua irauli beharko du bueltako neurketan.
Borussia Dortmund taldeak uste baino errazago gainditu zuen Real Madril, Jose Mourinhoren taldea, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko neurketan.
Robert Lewandowskiren partida ikusgarria izan zen: lau golak egin zituen, eta besteren bat sartzeko abaguneak ere izan zituen. Madrilgo taldeak, Wembleyko finalean egoteko, alde erosoa kendu beharko dio Borussiari hurrengo astean, bueltako partidan, Bernabeu futbol-zelaian.
Fitxa teknikoa:
4 - Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszczek (Grosskreutz, 83), Subotic, Hummels, Schmelzer; Bender, Gundogan (Schieber, 90); Blaszczykowski (Kehl, 82), Götze; Reus; eta Lewandowski.
1 - Real Madril: Diego Lopez; Ramos, Varane, Pepe, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso (Kaka, 80); Ozil, Modric (Di María, 68), Cristiano Ronaldo; eta Higuaín (Benzema, 68).
Golak: 1-0, 8': Lewandowski. 1-1, 43': Cristiano Ronaldo. 2-1, 50': Lewandowski. 3-1, 55': Lewandowski. 4-1, 67': Lewandowskii.