Taldekako fasea
Txapeldunen Liga heldu da
Erredakzioa
Realak asteartean jokatuko du aurreneko partida, Anoetan, Shakhtarren aurka. Real Madrilek ere egun berean jokatuko du, Turkian, Galatasarayren aurka.
Jupp Heynckesen Bayern Munichek irabazi zuen 2012/2013 denboraldiko Txapeldunen Liga.
Egun, Pep Guardiolaren aginduetara, erronka bera du Municheko taldeak; halere, ez da erraza izango, talde gutxik lortu baitute bi urtez jarraian Txapeldunen Liga irabaztea. Balentria hori lortzen azkena Milan izan zen; 1988/89 eta 1989/90 denboraldietan eskuratu zuen.
Bestalde, aurtengo Txapeldunen Liga berezia izango da. Aurten, Realak parte hartuko du.
TXAPELDUNEN LIGA
Astearteko partidak
Bayern-CSKA Mosku (20:45, C+LC 5)
Benfica-Anderlecht (20:45, C+LC 8)
Copenhague-Juventus (20:45, C+LC 4)
Galatasaray-Real Madril (20:45, La1)
M. United.-Leverkusen (20:45, C+LC 2)
Olinpiakos-PSG (20:45, C+LC 7)
Reala-Shakhtar (20:45, C+LC)
Viktoria Plzen-Man. City (20:45, C+LC 6)
Asteazkeneko partidak
Milan-Celtic (20:45, C+LC 5)
Atletico-Zenit (20:45, C+LC 2)
Austria Viena-Oporto (20:45, C+LC 8)
Chelsea-Basilea (20:45, C+LC 6)
Bartzelona-Ajax (20:45, C+LC)
Napoles-Dortmund (20:45 C+LC 4)
O. Marsella-Arsenal (20:45, C+LC 7)
Schalke-Steaua (20:45, C+LC 9)