1-0
Galatasarayk Juventus kanporatu du eta final-zortzirenetan da
Erredakzioa
Talde turkiarrak 1-0 irabazi dio Italiako taldeari eta Txapeldunen Ligako hurrengo faserako sailkatu da. Sneijder izan da golegilea. 'Juve' Championsetik at geratu da, eta Europa Liga jokatuko du.
Galatasarayk ezustekoa eman du Juventusi 1-0 irabazi ostean, eta turkiarrek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lortu dute. Partida bertan behera geratu zen asteartean Ali Sami Yen zelaiko berdegunea elurtuta egon zelako. Norgehiagoka asteazken honetan jokatu da 32. minutuan hasita, eta turkiarrak nagusitu dira. Juventus B multzoko hirugarren sailkatua da, eta Europa Liga jokatuko du.
Ali Sami Yeneko berdegunea ez da ondo egon. Elurtuta egon da, baina jokatzeko moduan, eta horrek ikuskizuna ilundu du. Lehen zatia golik gabe bukatu da, eta bigarrenean Juventus nagusi izan den arren, italiarrek kale egin dute defentsan, eta Sneijderrek 1-0koa sartu du, 85. minutuan. Azken txanpan, Juventus ez da berdinketa lortzeko gai izan eta Galatasayk irabazi du lehia.
Fitxa teknikoa:
1 - Galatasaray: Muslera; Chedjou, Semih Kaya, Gökhan Zan; Eboue (Umut Bulut, 80. min); Selcuk Inan, Felipe Melo, Riera, Snejder (Ceyhun Gülselam, 92. min); Drogba eta Burak Yilmaz.
0 - Juventus: Buffon; Chiellini, Barzagli, Bonucci (Giovinco, 90. min); Lichtsteiner, Pogba, Marchisio (Quagliarella, 87. min), Vidal, Asamoah; Tevez eta Llorente.
Gola: 1-0, min 85: Sneijder.
Epailea: Pedro Proença (Portugal).
Astearteko partidak
Manchester U. - Shakhtar Donetsk 1-0
Reala - B. Leverkusen 0-1
Galatasaray - Juventus. 1-0
FC Kopenhage - R. Madril 0-2
Benfica - PSG 2-1
Olinpiakos - Anderlecht 3-1
Bayern Munich - Manchester City 2-3
Viktoria Pilsen - CSKA Mosku 2-1
Asteazkeneko partidak
Schalke 04 - Basilea
Chelsea - Steaua Bukarest
O. Marseilla - B. Dortmund
Napoles - Arsenal
Austria Viena - Zenit
Atletico - Porto
Milan - Ajax
Bartzelona - Celtic Glasgow