Itxi

Final-zortzirenak

Kanpoko taldeak, jaun eta jabe

Isusko AB

Bartzelona, PSG, Atletico eta Bayer Munich taldeek emaitza onak lortu dituzte Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Final-laurdenak eskura dituzte laurek.

Gabi eta Essien, San Siron. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidak aste honetan jokatuko dira. Goi-mailako partidak izan dira jokoan, eta partida guztietan kanpoko taldeek erdietsi dute garaipena.

Asteartean PSGk eta Bartzelonak mendean hartu zituzten Bayer Leverkusen eta Manchester City.

Asteazkenean, berriz, Atleticok Milanen irabazi zuen, eta Pep Guardiolaren Bayern Munichek Arsenalen zelaian.

FINAL-ZORTZIRENAK

Leverkusen – Paris Saint-Germain 0-4

Manchester City – Bartzelona 0-2

Milan – Atletico 0-1

Arsenal – Bayern 0-2

Otsailak 25/26

Olinpiakos – Manchester United

Galatasaray – Chelsea

Schalke 04 – Real Madril

Zenit – Borussia Dortmund

2014ko Txapeldunen Ligako final handia Lisboan jokatuko da, maiatzaren 24an.

Albisteak (2)

Bideoak (1)