Final-zortzirenak
Faboritoak, Txapeldunen Ligako final-laurdenetara
Erredakzioa
Zortzi serieburuak sailkatu dira hurrengo faserako: PSG, Real Madril, Manchester United, Bayern, Atletico, Chelsea, Bartzelona eta Dortmund.
Hasierako iragarpenak bete dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan, eta serieburuak izan dira final-laurdenak jokatuko dituzten taldeak. Zortzi irabazleak ontzi berean egongo dira zozketan, ostiralean 12:00etan, eta edozein norgehiagoka suertatu daiteke.
Final-laurdenetako joanekoak apirilaren 1ean eta 2an jokatuko dira, eta itzuliko neurketak, 8an eta 9an.
FINAL-ZORTZIRENAK
Itzuliko neurketak
PSG 2 - Bayer Leverkusen 1
Real Madril 3 - Shalke 04 1
Manchester United 3 - Olympiacos 0
Bayern Munich 1 - Arsenal 1
Atletico 4 - Milan 1
Chelsea 2 - Galatasaray 0
Bartzelona 2 - Manchester City 1
Borussia Dortmund 1 - Zenit 2