Finalerdia, itzuliko partida
'Municheko bataila', Real Madrilen azken oztopoa
Erredakzioa
Bayern sentsazio onekin iritsiko da partidara, Bundesligako aurreko jardunaldian Werden Bremeni 5-2 irabazi ostean.
Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalean egon nahi du, 12 urteren ondoren. Horretarako, Bayern Munich kanporatu beharko du finalerdietako itzuliko partidan, joanekoan 1 eta 0 irabazi ostean.
"Munichen zuhaitzek ere su hartuko dute", esan zuen Karl Heinz Rummenigge Bayerneko presidenteak, Bernabeun galdu ostean jokalari zein entrenatzaileekin egindako afarian. Gauzak horrela, madrildarrek kontrako giro sutsua izango dute Allianz Arenan, 'Municheko bataila' delakoan. Municheko taldea egungo txapelduna da. Eta faboritoa.
Hiru urtez jarraian finalaren atarian geratu ondoren, laugarren saiakera honetan lehen aldiz izango dute alde markagailua finalerdietako itzuliko partida batean. Karim Benzemak joaneko partidan egindako golak nolabaiteko lasaitasuna ematen dio Carlo Ancelottiren taldeari.
Bayerni dagokionez, alemaniarrak sentsazio onekin iritsiko da partidara, Bundesligako aurreko jardunaldian Werden Bremeni 5-2 irabazi ostean.
Pep Guardiolak partidarako pentsatutako estrategiaren arabera, Bayern baloiaren kontrola izaten saiatuko da, baina Bernabeun agertutako jarrera erasokorragoarekin.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Bayern: Neuer; Lahm, Boateng, Dante, Alaba; Schweinsteiger, Kroos; Robben, Müller, Ribery; y Mandzukic.
Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Modric, Di María, Bale; Cristiano Ronaldo y Benzema.
Epailea: Pedro Proença (POR).
Estadioa: Allianz Arena.
Ordua: 20.45ean