Larunbatean, Lisboan
Diego Costak oso zail dauka Txapeldunen Ligako finala jokatzea
Erredakzioa
Aurrelariak I. graduko zuntz-haustura dauka, eta baja izango omen da larunbateko hitzordu handirako.
Diego Costak I. graduko zuntz-haustura dauka, eta ezin izango du larunbat honetako Txapeldunen Ligako finala jokatu. Lisboan Real Madril eta Atletico Madril arituko dira aurrez aurre. Aurrelariak Bartzelonaren aurkako partida hartu zuen min, larunbatean Camp Noun.
Jokalariak ezin izango du neurketa handi hori jokatu, baina Brasilgo Munduko Futbol Txapelketarako prest egongo omen da.