Real Madril - Atletico
Lisboak Madrileko derbirik garrantzitsuena hartuko du
Erredakzioa
Real Madrilen eta Atletico Madrilen arteko neurketen historiako kapitulurik handiena izango da Txapeldunen Ligako finala.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Real Madril eta Atletico Madril aurrez aurre arituko dira inoizko derbi madrildarrik garrantzitsuenean, larunbatean 20:45tan. Lisboak Espainiako bi taldeak hartuko ditu Txapeldunen Ligako finalean. Zuriek 'Hamargarrena' irabazi nahi dute, eta Atletico 'Lehenengoa' eskuratzera doa.
Hamabi urte pasa dira Txapeldunen Liga gehien dituen taldeak azkena irabazi zuenetik. Real Madrileko azken denboraldietako hobekuntzari esker itzuli da Europako final handira. Han topatuko du hiriko aurkaria.
Atletico Madrilek ez du inoiz txapelketa irabazi. Azken finala orain dela 40 urte jokatu zuen. 1974an, Bayern Munichek irabazi zion.
Real Madrilek erasoko jokoa du oinarri, eta jokalari handien jokaldiak. Ancelottik zuriekin irabazten duen bigarren titulua eskuratu dezake, Bartzelonari Errege Kopa irabazi ostean, eta Europako Kopa gehien dituen entrenatzailea bihurtu daiteke.
Beste aldean, Simeonek bloke sendo batean bilakatu du Atletico Madril, aurkarientzat amesgaiztoa. Ligako txapeldunak zuri-gorrien zenbakirik onenak lortu ditu azken bi urtean, batez ere finaletan, eta falta zaion Europako titulu bakarra irabazten saiatuko da.
Real Madrileko jokalari batzuk ez omen dira helduko momentu fisikorik onenean, lesionengatik. Cristiano Ronaldo eta Benzema, adibidez. Guztien artean, Pepe da jokatzeko zailen duena. Xabi Alonso ez da arituko, zigortuta dagoelako, eta bere lekua Khedirak edo Illaramendik bete dezakete.
Atletico Madril ere bi jokalari garrantzitsuen eboluzioaren zain dago: Diego Costa eta Arda Turan.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Real Madril: Casillas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Coentrao; Illarramendi, Modric, Di María; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema edo Isco.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Arda edo Raúl García, Gabi, Mario edo Diego Costa, Tiago, Koke; eta Villa.