Itxi

Ostiralean, 12:00etan

Horrelakoa izango da Txapeldunen Ligako atarikoaren zozketa

L.E. | eitb.eus

Arsenal, Porto, Zenit, Bayer Leverkusen edo Napoles izango dira Athleticen arerioak. Bilbotarrak ez dira zerrendaburu, eta, ondorioz, aurkari indartsu baten contra jokatu beharko dute.

Zozketan 12:00etan hasiko da, UEFAren egoitzan. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Txapeldunen Ligako atarikoaren zozketak bi ibilbidetan banatuta egongo da: txapeldunen ibilbidea (liga tituluak irabazita sailkatu diren taldeez osatuta) eta ligako ibilbidea (liga irabazi ez duten taldeek osatuta). Athletic ligako ibilbidean sartuta dago.

Halaber, ibilbide bakoitzean, UEFAko koefiziente hobea duten bost taldeak zerrendaburu izango dira.

Zenitek asteazkenean lortu zuen sailkatzea, eta, ondorioz, Athleticek seigarren koefiziente onena du, eta aurkari indartsuenen aurka jokatu beharko du.

Zozketako ontziak horrela osatuta izango dira:

Ligako ibilbidean:

- 1.ontzia: Arsenal, Porto, Zenit, Bayer Leverkusen eta Napoli.

- 2. ontzia: Athletic, Lille, Standard, Besiktas, eta Copenhague.

Txapeldunen ibilbidean:

- 1.ontzia: Steaua, Salzburgo, APOEL, BATE eta Ludogorets.

- 2. ontzia: Maribor, Legia, Slovan, Malmoe eta Aalborg.

Albisteak (2)