Napoliren aurka
Zuri-gorriek San Paolon lortutako errenta baliatu nahi dute
Erredakzioa
San Mames bukatuta dago dagoeneko, ikusgarri geratu da eta gaur giro ezin hobea espero da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek azken erronka gainditu beharra dauka Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatzeko. Asteazken honetan Napoli hartuko dute zuri-gorriek, San Mames berrian. Valverderen taldeak joaneko partidan lortutako errenta (1-1) baliatu nahi du txartela eskuratzeko.
Kanporaketa gainditzekotan, bigarrenez lortuko du Athleticek Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatzea. Aurrean aurkari zaila izango dute bilbotarrek, baina ez dute zaleen aurrean kale egin nahi. Badakite hitzordu garrantzitsua izango dela.
Valverdek argi dauka aurtengo aldaketa nagusia Beñatena dela. Igorreko jokalariak Ander Herreraren lekua hartuko du. Hala ere, orain arte ikusitakoaren arabera, nabaria da hainbat jokalari ez daudela sasoirik onenean.
San Mames bukatuta dago dagoeneko, ikusgarri geratu da eta asteazkenean giro ezin hobea espero da.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Muniain eta Aduriz.
Napoli: Rafael; Maggio, Albiol, Koulibaly, Ghoulam; Jorginho, Gargano; Mertens, Hamsik, Callejon; eta Higuain.
Epailea: Cüneyt Cakir (Turkia).
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 20:45.