Asteazkeneko partidak
Atleticok garaipen bakarrera du final-zortzirenetarako txartela
Erredakzioa
Simeoneren taldeak Olinpiacos hartuko du asteazken honetan Vicente Calderonen, 20:45etik aurrera. Real Madrilek, sailkatuta dagoeneko, Basileari egingo dio bisita.
Bayer Leverkusenek final-zortzirenetako txartela ziurtatzea izango du helburu, asteazken honetan, Monako taldearen aurkako partidan. Talde alemaniarrak berdinketa batekin nahiko izango du, txapelketan aurrera egiteko.
D multzoan, sailkapenean gora egin nahi du Anderlechtek, eta horretarako Galatasarayri irabazi beharko dio. Arsenal da une honetan bigarren postuan.
A multzoan, hiru puntuak beharrezkoak ditu Atletico Madrilek, Olinpiacosen kontra, hurrengo kanporaketarako sailkatzeko. Hasierako hamaikakoan, Antoine Griezmannen lekua hartuko du Raul Garciak.
Azkenik, B multzoan, Ludogoretsek Liverpoolen bolada kaskarra baliatu nahi du hiru puntuak eskuratu eta itxaropenari eusteko.
Asteazkenean, azaroaren 26an:
C multzoa:
Zenit San Petersburgo (RUS) - Benfica (POR) 18.00
Bayer Leverkusen (ALE) - AS Monako (FRA) 20.45
D multzoa:
Anderlecht (BEL) - Galatasaray (TUR) 20.45
Arsenal (ING) - Borussia Dortmund (ALE) 20.45
A multzoa:
Atletico Madril (ESP) - Olinpiacos (GRE) 20.45
Malmoe (SWE) - Juventus (ITA) 20.45
B multzoa:
Ludogorets (BUL) - Liverpool (ING)
Basilea (SUI) - Real Madril (ESP).