Itxi

Errekorren lehia

Cristianok Raulen marka berdindu du Txapeldunen Ligan, 71 golekin

ERREDAKZIOA

Lionel Messik astearte honetako partidan egindako “hat-trick”-arekin, Raul Gonzalezen errekorra hautsi zuen 74 golekin.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Raul Gonzalez Real Madrileko eta Shalkeko jokalari ohiaren marka berdindu du Cristiano Ronaldok Txapeldunen Ligan. Basilearen aurkako neurketako gol irabazlea berak sartu zuen eta garaipena emateaz gain, bere bilduman gol bat gehitzeko ere balio izan zion; guztira, 71. Eta beraz, lehia puri-purian dago, izan ere, astearte honetan Lionel Messik sartutako hiru golekin, Raulen marka hori haustea lortu zuen argentinarrak.

Cristianok maila ona eman zuen Basilean, eta datuei erreparatzen baldin badiegu, azken bi urteetan Txapeldunen Ligako kanpoko partidetan, jarraian markatzen duen hamaikagarrena izan da. Karim Benzema frantsesaren jokaldi bikain bati amaiera are bikainagoa eman zion.

Atletico – Olympiacos 4-0

Malmue – Juventus 0-2

Ludogorets – Liverpool 2-2

Basilea – Real Madril 0-1

Zenit – Benfica 1-0

B.Leverkusen – Monaco 0-1

Anderlecht – Galatasaray 2-0

Arsenal – B.Dortmund 2-0

Albisteak (2)

Bideoak (1)