Zozketa
Atletico - Real Madril eta PSG - Bartzelona, final-laurdenetan
Leire Etxazarra | eitb.eus
Beste bi partidak Porto - Bayern Munich eta Juventus - Monako izango dira. Joaneko partidak apirilaren 14an eta 15ean jokatuko dira, eta itzulekoak 21ean eta 22an.
Atletico Madrilek eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetan neurtuko dituzte indarrak. Partidak morbo berezia dauka, bi taldeek iazko edizioko finala jokatu baitzuten, eta orduan merengeak gailendu ziren.
FINAL-LAURDENAK
JOANEKO PARTIDAK (Apirilak 14-15)
-Apirilak 14
Atletico Madril-Real Madril
Juventus -Monako
-Apirilak 15
Paris Saint Germain-Bartzelona
Porto-Bayern MUnich
ITZULEKO PARTIDAK (Apirilak 21-22)
-Apirilak 21
Bartzelona-PSG
Bayern Munich-Porto
-Apirilak 22
Real Madril-Atletico Madril
Monako-Juventus