Zozketa
Bartzelona-Bayern eta Juventus-Real Madril, finalerdietako partidak
Leire Etxazarra | eitb.eus
Joaneko partidak maiatzaren 5-6an jokatuko dituzte, eta astebete geroago itzulikoak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bartzelona-Bayern eta Juventus-Real Madril dira Txapeldunen Ligako finalerdietako norgehiagokak. Joaneko partidak maiatzaren 5-6an jokatuko dituzte, eta astebete geroago itzulikoak. Final handia ekainaren 6an izango da, Berlinen.
Lau taldeen artean, guztira 21 aldiz irabazi dute Txapeldunen Liga. Finalerdietan bi urteetako txapeldunak egongo dira (Real Madril eta Bayern) eta azken hamar urteetan kopa gehien altxatu dituena (Bartzelona).
Europa Liga
Nápoles-Dnipro Dnipropetrovsk eta Sevilla-Fiorentina dira 2014-15 Europa Ligako finalerdiak, Nyonen egindako zozketaren arabera.
Joaneko partidak maiatzaren 7an jokatuko dira San Paolo eta Ramon Sanchez-Pizjuan zelaietan, eta itzulekoak maiatzaren 14an Kieven eta Florentzian.