Itxi

Finalerdiak

Barça-Bayern, pizgarri ugariko hitzordua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Luis Enriqueren gizonak denboraldiko unerik onenean dira. Bayernen azken asteak, ordea, zorabiagarriak izan dira.

Bartzelona, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Bayernek indarrak neurtuko dituzte asteazken honetan Camp Noun, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan. Neurketak pizgarri ugari izango ditu. Nagusia Pep Guardiolaren itzulera izango da. Entrenatzaile katalana aurkariaren aulkian eseriko da.

Luis Enriqueren gizonak denboraldiko unerik onenean dira. Bayernen azken asteak, ordea, zorabiagarriak izan dira: Bundesligako titulua ospatu du, Kopatik at geratu da eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetan modu ikusgarrian eman zion buelta Portoren aurkako kanporaketari.

Ustezko hamaikakoak:

FC Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano, Alba; Busquets, Iniesta, Rakitic; Messi, Suarez eta Neymar.

Bayern Munich: Neuer; Rafinha, Boateng, Benatia, Bernat; Lahm, Xabi Alonso; Müller, Thiago, Götze edo Schweinsteiger; eta Lewandowski.

Epailea: Nicola Rizzoli (ITA)

Futbol-zelaia: Camp Nou.

Ordua: 20.45.

Albisteak (3)