Finalerdiak
Juventusek Real Madril gainditu du (2-1)
Erredakzioa
Fernando Llorenteren taldeak aurrerapausoa eman du Txapeldunen Ligako finalera heltzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juventusek eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerdietako aurreneko partida jokatu zuten Turinen. Etxeko taldea garaipenaren bila atera zen hasieratik eta zortzigarren minuturako Moratak aurreneko gola egin zuen.
Halere, lehen zatian Real Madrilek neurketa berdintzea lortu zuen Ronaldoren golari esker. Zuriek ez zuten partida ona jokatu, baina askotan kalitatea nahikoa dute partidak aurrera ateratzeko.
Bigarren zatian heldu zen garaipenaren gola. Ondo eramandako kontraerasoan Tevezi penaltia egin eta jokalariak berak jaurti eta gola egin zuen. Kanporaketa Santiago Bernabeun erabakiko da.
Fitxa teknikoa
2 - Juventus: Buffon; Lichtsteiner, Bonucci, Chiellini, Evra; Sturaro (Barzagli, 64'), Pirlo, Vidal, Marchisio; Tevez (Pereyra, 85') eta Morata (Llorente, 78').
1 - Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Varane, Marcelo; Kroos, Sergio Ramos, Isco (Chicharito, 63'), James; Bale (Jese, 85) eta Cristiano Ronaldo.
Golak: 1-0, 8': Morata. 1-1, 27': Cristiano Ronaldo. 2-1, 57': Tevez penaltiz.