Txapeldunen Ligako finala
Juventusen arriskuaz ohartarazi du Messik eta Allegri baikor dago
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
FC Bartzelonak eta Juventusek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute larunbat honetan Berlinen, 20:45etik aurrera.
Errege Kopako finalean Athletic mendean hartu eta gero, FC Bartzelonak Txapeldunen Ligako finala jokatuko du larunbat honetan Juventusen aurka. Neurketa Berlineko (Alemania) Olympiastadion futbol-zelaian jokatuko da, 20:45etik aurrera.
Messik Juventusen arriskuaz ohartarazi du
Finalerako sailkatzeko "asko sufritu" dutela adierazi du Leo Messik. Juventus "aurkari zaila" dela azpimarratu du jokalari argentinarrak. "Talde handia eta historikoa da eta final batean edozer gauza gerta daiteke", esan du. Dena den, hitzordua ahal duten ondoen prestatuko dutela aitortu du.
Allegri baikor agertu da
Massimiliano Allegri Juventuseko entrenatzaile, bestalde, baikor agertu da eta Barçari irabazteko "bi edo hiru gauza baino ez direla ondo egin behar" esan du. "Joko sendoa egin beharra dago eta euren ezaugarri garrantzitsuenak oztopatzen saiatu.
Barçarekin pazientzia eta buruko intentsitatea dira beharrezkoak, penaltietan erabaki daiteke partida eta horretarako ere prest egon behar behar dugu", gaineratu du.