Hirugarren jardunaldia
PSG-Real Madril eta Manchester City-Sevilla, eguneko partidak
Erredakzioa
Asteazken honetan, A, B, C eta D multzoetako hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira, 20:45ean.
Asteazken honetan, Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako hirugarren jardunaldietako partidak jokatuko dira. PSG-Real Madril eta Manchester City-Sevilla izango dira partida azpimarragarrienak.
A multzoak jardunaldiko partida handiena ekarriko digu; PSG-Real Madril. Bi talde hauek seina puntu dituzte, eta multzoaren buruan dira. Multzoko beste partidan, Malmök eta Shakhtar Donetskek Txapeldunen Ligako lehen garaipena lortu nahi dute, oraindik ez baitute punturik lortu.
CSKA Moskva-Manchester United eta Wolfsburg-PSV Eindhoven izango dira B multzoko hirugarren jardunaldiko partidak. Multzo honetan lau taldeak hiruna punturekin berdinduta daude.
C multzoko liderra den Benficak (6 puntu), hirugarren postuan dagoen Galatasarayren (puntu bat) aurka jokatuko du Turkian eta bigarren sailkatua den Atletico Madrilek (3 puntu) Astanaren (laugarren, puntu bakarrarekin) aurka jokatuko du Vicente Calderon zelaian.
Jardunaldiko beste partida handietako bat D multzoko Manchester City-Sevilla izango da. Bi taldeek hiruna puntu dituzte, eta bigarren postua dute jokoan. Liderra den Juventusek (6 puntu) Borussia Mönchengladbach (laugarren, punturik gabe) izango du aurkari Torinon.
urkari Torinon.