Aurkariak jipoituz
Bayern eta Bartzelona, final-zortzirenetara erakustaldia emanda
Erredakzioa
Alemaniarrek 4-0 irabazi diote Olympiacosi eta Barçak 6-1 jipoitu du Erroma. Chelseak 0-4 irabazi dio Maccabiri eta Portok 0-2 galdu du Dynamo Kyiven aurka.
Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldiko lehen partidek gol pila bat eta ezustekoren at ere utzi dizkigute. Bayern Munichek eta Bartzelonak erakustaldiak emanda lortu dute final-zortzirenetarako txartela.
E multzoan Bartzelonak 6-1 irabazi dio Erromari eta multzoko lehen postua ziurtatu du. Jipoia hartu arren, Erromak bigarren postuan jarraitzen du bost punturekin. Bayer Leverkusenek bana (1-1) berdindu du BATEren aurka eta alemaniarrek ere bost puntu dituzte. BATE azken sailkatua da, 4 punturekin, baina azken jardunaldian hurrengo fasera sailkatzeko aukerak izango ditu.
Eguneko beste jipoietako bat Bayernek Olympiacosi (4-0) eman diona izan da. Guardiolak zuzentzen duen taldeak final-zortzirenetarako txartela lortu du. Bestalde, Arsenalek 3-0 irabazi dio Dinamo Zagrebi. Olympiacosek (9 puntu) Arsenalen (6 puntu) aurka jokatuko du azken jardunaldian eta hor erabakiko da F multzoko bigarren sailkatua. Dinamo Zagreb 3 punturekin geratzen da.
G multzoan denetarik geratu da. Chelseak aise irabazi dio Maccabi Tel-Avivi (0-4) eta Dynamo Kyivek 0-2 irabazi dio Portori. Ondorioz, Chelsea da multzoko liderra 10 punturekin, Portok dituen puntu berdinak. Dynamo Kyivek 8 puntu ditu eta Maccabik, ez du punturik. Abenduaren 9an, Chelsea-Porto eta Dynamo Kyiv-Maccabi Tel Aviv partidekin erabakiko da zein bi talde sailkatuko diren final-zortzirenetara.
Zenit da sasoikoen dagoen taldea eta astearte honetan ere hala erakutsi du Valentziari 0-2 irabazita. Multzoko beste partidan, Gentek 1-2 irabazi dio Olympique Lyoni. Ondorioz, Zenit liderra da 15 punturekin, Gent dago bigarren postuan 7 punturekin eta Valentzia hirugarren da, 6 punturekin. Olympique Lyon kanporatuta geratu da, puntu bakarrarekin.
rekin.