Multzoen fasea
Manchester United, Txapeldunen Ligatik at
A.B.
Talde ingelesak 3-2 galdu du Wolfsburgen aurka. United multzoko hirugarren izan da, eta Europa Liga jokatuko du. Sevilla ere txapelketa horretan izango da Llorenteren golari esker.
Astearte honetan Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako seigarren jardunaldiko partidak jokatu dira. Ikuskizun bikainaz gain, ezusteko handiren bat ere eman da.
Jardunaldiak utzi digun berri azpimarragarriena Manchester United Txapeldunen Ligatik at geratu izana da. Ingelesek 3-2 galdu dute Wolfsburgen aurka eta PSVk garaipena lortu duenez (2-1, CSKAren aurka), Van Gaalek zuzentzen duen taldeak B multzoko hirugarren postuan bukatu du multzoen fasea. Ondorioz, Unitedek Europa Liga jokatuko du. Wolfsburg final-zortzirenetan izango da multzoko lehen sailkatu bezala eta PSV izan da bigarren. CSKA kanporatuta geratu da.
D multzoan Manchester Cityk 4-2 irabazi dio Borussia Monchengladbachi eta ingelesak hurrengo fasean izango dira multzoko lider bezala. Juventus izan da bigarren Sevillaren aurka 1-0 galdu ostean. Llorentek sartu du Sevillaren gola eta talde andaluziarra Europa Ligara sailkatu du. Gladbach kanporatua izan da.
Jardunaldiko jipoia Real Madrilek Malmori eman diona izan da. Talde madrildarrak 8-0 irabazi du Bernabeun. PSGk 2-0 irabazi dio Shakhtarri Parisen. Real Madril (A multzoko lehen sailkatua) eta PSG (A multzoko bigarren sailkatua) izango dira final-zortzirenetan. Shakhtarrek Europa Liga jokatuko du.
C multzoan Atetico Madrilek 1-2 irabazi dio Benficari eta multzoko lehen postua ziurtatu du. Lisboako taldeak bigarren postua eskuratu du. Galatasarayk bana (1-1) berdindu du Astanaren aurka eta Turkiarrek Europa Ligako final-hamaseirenetarako txartela eskuratu dute.
eskuratu dute.