"Korrika" egiten dutenean
Guardiola (Bartzelona-Stuttgart): "Edonori aurre egiteko gai gara"
Erredakzioa
Messi goretsi zuen: "Eragin handia dauka, Bulls taldean Jordanek zuen, Lakersen Bryantek eta berak gurean", gaineratu du.
Taldeak korrika egin eta zelai osoan presioa egiten duenean edozein talderi aurre egiteko gai dela adierazi du Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak. Stuttgarten aurka hala gertatu zen, alemaniarrek ez zuten baloia usaindu ere egin eta jokalarien erantzuna "ontzat" eman du katalanen teknikariak.
"Adi egon gara, oldarkor eta pentsatzeko denbora izan dugu, baloiaren jabetza gurea izan da. Partida ona jokatu dugu. Manchesterrek bakarrik lortu du final-laurdenetarako txartela aurreko txapelduna izanda eta hori esanguratsua da. Barruan edo kanpoan egoteko unea zen eta gure erantzuna ona izan da, danak zoriondu nahi ditut", adierazi du.
Bartzelonako jokalari gehienek partida bikaina jokatu dute, baina Guardiolak Henryren ahalegina azpimarratu nahi izan du. Frantziarra erabat osatu ez dela badaki. Messi (bi gol sartu zituen) ere goretsi du eta azkenaldian erdialdean jartzearen zergatia azaldu zuen : "Iaz sei titulu irabazi genituen Messik hegalean jokatu zuelarik. Leku horretan ez zen jokoan hainbeste sartzen eta horregatik erdialdian ari da azkenaldian. Sentzasio onak behar ditu inguruan, onena da. Eragin handia dauka, Bulls taldean Jordanek zuen, Lakersen Bryantek eta berak gurean”, gaineratu du.