Final-laurdenetako analisia
Olympique Lyon-Girondins: Estrategi jokaldietan egon daiteke giltza
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bi taldeak bikain ezagutzen dute elkar Frantziako Ligue 1ean lehiatzen baitira. Bordeleko taldea da faboritoa kanporaketa nahiko parekatuta dagoen arren.
Nyonen martxoaren 19an egin zen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketan bi talde frantziar elkarren aurka neurtu behar zirela atera zen. Olympique Lyonek Bordeleko Girondins izango du aurkari.
Frantziako Ligan 28 ihardunaldi jokatu ondoren Girondins da liderra 53 punturekin eta partida bat gutxiagorekin. Olympique, bosgarren postuan dago 51 punturekin. Fabotioa, Bordeleko taldea dela esan genezake Frantziako Ligako liderra delako, baina kanporaketa nahiko berdindua izango da.
Estrategi jokaldietan egon daiteke kanporaketa honetako giltza. Girondinsek Gourcuff du faltak eta kornerrak ateratzeko. Kalitae handiko jokalaria da eta bikain jartzen ditu erdiraketak edozein tokitik. Gainera, errematearen bila joateko ere jokalari aproposak ditu Laurent Blancen taldeak. Adibidez, Ciani erdiko defentsa potentzia eta indar ikaragarriarekin iristen da erremateak egitera horrelako jokaldietan. Gourcuffek bere eguna ez badauka, badago estrategi jokaldiak dotore ateratzen dituen beste jokalari bat; Wendel brasildarra, konkretuki. Aurrean oso jokalari arriskutsua du Bordeleko taldeak. Chamakhek bakarrik jokatzen du normalean aurrealdean eta gorpuzkera argalekoa izan arren bikain bilatzen du defentsaren bizkarra.
Bestalde, Olympiquek ere badauka estrategi jokaldian ondo ateratzen dituen jokalaririk. Adibidez, Pjanicek oso ondo jartzen ditu baloiak arean. Zelai erdian eta aurealdean du indar gehien Olympiquek. Erdialdean Toulalan da ugazaba eta aurrean Govou eta ‘Chelo’ Delgadoren abiadurarekin Lissandrok min handia egiten du.
Bi taldeen oinarrizko hamaikakoak:
Lyon: Lloris; Reveillere, Cris, Boumsong, Cissokho; Toulalan, Makoun, Pjanic; Govou, ''Chelo'' Delgado eta Lisandro.
Girondins Bourdeaux: Carrasso; Chalme, Sane, Ciani, Tremoulinas; Alou Diarra, Fernando, Wendel, Plasil, Gourcuff eta Chamakh.