Asteazkenean jokatuko dute
Arsenal eta Barçaren arteko parekotasunak, Wengerren arabera
Erredakzioa
"Antzekotasunak daude jokatzeko eran, jokalari gazteak hezitzeko eran, eurengan jartzen dugun konfiantzan eta klubarekiko duten sentimenduan", adierazi du Arsenaleko teknikariak.
Arsene Wenger Arsenaleko entrenatzaile frantziarrak Ingalaterrako taldearen eta FC Bartzelonaren artean dauden parekotasunak azpimarratu ditu. Asteazken honetan elkarren aurka jokatuko dute bi taldeek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako partidan.
"Antzekotasunak daude jokatzeko eran, jokalari gazteak hezitzeko eran, eurengan jartzen dugun konfiantzan eta klubarekiko duten sentimenduan", adierazi du Wengerrek prentsaurrekoan. Aipatutako azken puntu hau arrakastaren gakoa dela uste du.
"Futbola ulertzeko modu hori oso garrantzitsua da eta Bartzelonak ere hala egiten du", gaineratu du. Bartzelonako Xavi Hernandez, Lionel Messi eta Carles Puyol Arsenaleko Alex Song, Gael Clichy eta Cesc Fabregas dira.