Final-laurdenetako joanekoak
Olympiquek eta Bayernek kanporaketak bideratu dituzte
Erredakzioa
Olicek luzapenean lortutako gol batek garaipena eman dio Bayerni Manchesterren aurrean (2-1). Talde frantziarren arteko neurketan, Olympiquek hartu du mendean Girondins (3-1).
AURRERAPENA:
Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidak etxeko taldeek irabazi dituzte aurreneko jardunaldi honetan. Bayernek eta Olympiquek Manchester United eta Girondins hartu dituzte mendean, hurrenez hurren.
Bayern-Manchester (2-1):&' || 'nbsp;
- 0-1:&' || 'nbsp;Rooney (2. min.)
- 1-1:&' || 'nbsp;Ribery (77. min.)
- 2-1:&' || 'nbsp;Olic (91. min.)
Municheko Bayernek luzapenean Manchester Uniteden aurkakoa irabazi du (2-1), Bartzelonako 99ko finalean aurka jasotakoa bezalako markagailua.
Oraingo honetan, emaitza ez da hain erabatekoa, baina iraganeko mamuak uxatzeko balio izango die alemaniarrei.
Ivica Olic kroaziarrak egin du garaipenaren gola, 91. minutuan. Alemaniarrek, bere zaleek babestuta, gehiago egin zuten golaren lehian.
Olympique Lyonnais-Girondins (3-1):
- 1-0:&' || 'nbsp;Lisandro&' || 'nbsp;(9. min.)
- 1-1:&' || 'nbsp;Chamakh (14. min.)
- 2-1:&' || 'nbsp;Bastos&' || 'nbsp;(32. min.)
- 3-1:&' || 'nbsp;Lisandro (p) (77. min.)
Olympique Lyonnaisek Txapeldunen Ligako finalerdiak oso gertu ditu Girondinsen aurka lortutako garaipen argiari esker. Lisandro Lopez aurrelaria izan dute izar nagusiaren paperean protagonista.
Jokalari argentinarrak, Delgadoren laguntza bikainak lagunduta, hiru goletako bi egin ditu, eta Lyongo taldea bere historiako unerik handienaren atarian jarri du, sekula ez baitute finalerdiak jokatu.
Laurent Blancen Girondins taldea makal aritu zen, Frantziako Kopako finalak eragindako nekea pairatuz, nonbait, eta txapelketako aurreneko porrota jaso du.