Itxi

Final-zortzirenak (itzulera)

Manchester City eta Atletico Madril, final-laurdenetara

Erredakzioa

Talde ingelesak Dynamo Kyiv kanporatu du, Etihaden golik gabe berdindu ostean; 1-3 irabazi zuten joaneko partida. Atleticok penaltien txandan irabazi dio PSVri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Atletico Madril eta Manchester City Txapeldunen Ligako final-lardenetara sailkatu dira astearte honetan eta PSG, Real Madril, Benfica eta Wolfsburg taldeekin batera egongo dira hurrengo faseko zozketan.

Koltxoneroek golik gabe berdindu dute PSVren aurka Calderonen eta Eindhovenen jokatu zen joaneko partida ere golik gabeko berdinketarekin bukatu zenez, luzapena behar izan du lehiak. Luzapenean ere golik ez eta penaltien txandan erabaki da irabazlea. Zortzina jaurtiketa egin behar izan ditu talde bakoitzak eta Atletico nagusitu da azkenean (8-7).

Manchester Cityk golik gabe (0-0) berdindu du Dynamo Kyiven aurka Etihad estadioan eta joaneko norgehiagokan 1-3 irabazi zutenez, final-laurdenetan izango da Ingalaterrako taldea, lehen aldiz bere historian.

Final-zortzirenetako itzukerako partidak:

20:45ean:  Bartzelona-Arsenal (0-2  Barçarentzat, joanekoan)

20:45ean: Juventus-Bayern Munich (2-2, joanekoan)

Final-laurdenetara sailkatu diren taldeak:

PSG, Real Madril, Benfica, Wolfsburg, Manchester City eta Atletico Madril.

tletico Madril.

Albisteak (2)

Bideoak (1)