Final-laurdenak (itzulera)
Txapeldunen Liga: Inter da finalerdietara sailaktu den lehen taldea
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Italiarrek 0-1 irabazi dute Moskun CSKAren aurka Sneijderren golarekin eta Bartzelona aurka jokatuko du finalerdia.
Inter Milan izan da Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatu den lehen taldea final-laurdenetako itzulerako partidan CSKA Moskuri 0-1 irabazi ondoren. Finalerdietan Bartzelonaren aurka jokatuko du talde italiarrak.
Milanen jokatu zen joaneko partidan 1-0 irabazi zuen Interrek eta gaur Moskun 0-1 irabazi du Sneijderrek seigarren minutuan faltaz sartutako golari esker. Beraz, kanporaketa 2-0eko markagailu orokorrarekin irabazi du Interrek eta finalerdietarako txartela lortu du.
Fitxa teknikoa:
0 - CSKA Mosku: Akinfeev; A.Berezutski, Ignashevich, V.Berezutski (Odiah, 14. min), Shennikov; Shemberas, Mamaev, Honda (Rahimic, 77. min), Mark Gonzalez; Dzagoev eta Necid (71. min, Guillerme).
1 - Inter Milan: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Samuel, Zanetti; Stankovic, Cambiasso, Sneijder (Muntari, 86. min), Pandev (Balotelli, 74. min); Milito eta Eto''o.
Golak: 0-1, 6. min: Sneijder.
Epailea: Stephane Lannoy (FRA).