Asteartean, 20:45ean
Real Madril, Wolfsburg, Manchester City eta PSG, finalerdien bila
Erredakzioa
Final-laurdenetako itzulerako partidak astearte honetan jokatuko dira, 20:45ean. Real Madrilek 2-0ekoa irauli behar du Bernabeun. Cityk eta PSGk bina (2-2) berdindu zuten joaneko partidan.
Astearte honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzulerako bi partida; Real Madril-Wolfsburg eta Manchester City-Paris Saint Gemain. Bi norgehiagokak, 20:45ean hasiko dira.
Real Madrilek du aurtengo final-laurdenetako emaitzarik txarrena, joaneko partidan 2-0 galdu baitzuen Wolfsburgen aurka Alemanian. Asteartean Santiago Bernabeun 2-0eko hori iraultzen saiatuko da Zidanek zuzentzen duen taldea. Alemaniarrek abantaila polita dute.
Etihad Stadiumean, aldiz, Manchester City eta PSG lehiatuko dira. Cityk abantila txikia du, joaneko partidan bina (2-2) berdindu baitzuen Parisen. Dena den, kanporaketa zabalik dago.
Asteazkenean erabakiko da zein beste bi talde sailkatuko diren finalerdietara. Atletico Madril-Bartzelona (2-1 Barçaren alde joanekoan) eta Benfica-Bayern München (1-0 alemaniarren alde joanekoan) izango dira asteazkeneko norgehiagokak.
Final-laurdenetako itzulerako partidak:
Asteartea, apirilak 12
Real Madril-Wolfsburg (20:45ean)
Manchester City-PSG (20:45ean)
Asteazkena, apirilak 13
Atletico Madril-Bartzelona (20:45ean)
Benfica-Bayern München (20:45ean)
chen (20:45ean)