City gainditu zuten zuriek
Real Madril-Atletico, Txapeldunen Ligako finala
Agentziak | Erredakzioa
Gareth Bale jokalariari esker talde zuriak 1-0 gainditu zuen Manchester City eta Championseko finalean izango da.
Real Madrilek eta Atletico Madrilek 2016ko Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute. Hitzordua, hilaren 28an, Milaneko San Siro futbol-zelaian.
Cholo Simeoneren taldeak Bayern Munich kaleratu zuen finalerdietan eta Zinedine Zidanen gizonek Manchester City. Gareth Balek lehen zatiko 21. minutuan egindako golari esker lortu zuten finalerako txartela zuriek.
FITXA TEKNIKOA
REAL MADRIL: Keylor Navas; Carvajal, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Modric (Kovacic, 88'), Kroos, Isco (James, 67'); Bale, Jese (Lucas Vazquez, 55') eta Cristiano Ronaldo.
MANCHESTER CITY: Hart; Sagna, Kompany (Mangala, 10'), Otamendi, Clichy; Fernando, Fernandinho, Toure Yaya (Sterling, 61'), Jesus Navas (Iheanacho, 70'); De Bruyne eta Aguero.
GOLA
1 - 0, 21' Bale.