2-2
Borussia Dortmundek eta Real Madrilek bina berdindu dute
Erredakzioa
Ikuskizun paregabea eskaini dute bi taldeek Signal Iduna Parken. Bestalde, Leicesterrek 1-0 irabazi dio Portori, Sevillak 1-0 gainditu du O. Lyon eta Juventusek jipoia eman dio Dinamo Zagrebi (0-4).
Borussia Dortmundek eta Real Madrilek jokatu dute astearte honetako Txapeldunen Ligako partidarik ikusgarriena. Bigarren jardunaldiko norgehiagoka izan da, eta bina berdindu dute (2-2).
Cristiano Ronaldok aurretik jarri du Real Madril (0-1), baina atsedenaldira iritsi baino lehen Keylor Navasek kale egin du baloia aldentzerakoan eta Raphael Varanek bere atean sartu du gola (1-1). Bigarren zatian Real Madril aurreratu da berriro eta Varane bera izan da golegilea (1-2). Partidako azken minutuetan, ordea, Borussia Dortmundek lehia berdintzea lortu du Schurrleren golari esker (2-2). F multzoko beste partidan Sporting Portugalek 2-0 irabazi dio Legia Varsoviari.
Jardunaldi honetan Sevillak 1-0 irabazi dio Olympique Lyoni, Leicesterrek garaipena lortu du Portoren aurka (1-0) eta Juventusek jipoia eman dio Dinamo Zagrebi (0-4).
Jardunaldiko emaitzak:
E Multzoa
Monaco-Bayer Leverkusen (1-1)
CSKA Mosku-Tottenham (0-1)
F Multzoa
Borussia-Dortmund-Ral Madril (2-2)
Sporting Portugal-Legia Varsovia (2-0)
G Multzoa
Kobenhavn-Club Brugge (4-0)
Leicester-Porto (1-0)
H Multzoa
Sevilla-Olympique Lyon (1-0)
Dinamo Zagreb-Juventus (0-4)
-Juventus (0-4)