Asteartean, 20:45ean
Sporting Portugal-Real Madril eta Sevilla-Juventus, partida handiak
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldia 18:00etan hasiko da CSKA-Bayer Leverkusen neurketarekin.
Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako taldeek bosgarren jardunaldiari ekingo diote astearte honetan. Jardunaldia, 18:00etan hasiko da CSKA Mosku-Bayer Leverkusen partidarekin.
Sporting Portugal-Real Madril partida izango da jardunaldiko garrantzitsuenetako bat. Madrileko taldeak ezin du kale egin Borussia Dortmundekin lidergoa jokatu nahi badu azken jardunaldian. F multzoko beste partida Borussia Dortmund-Legia Varsovia izango da.
Jardunaldiko beste partida handi bat Sevilla-Juentus izango da. Sanchez Pizjuaneko lehian H multzoko lidergoa erabaki daiteke. Dinamo Zagrebek eta Olympique Lyonek jokatuko dute beste partida.
E multzoko neurketak CSKA Mosku-Bayer Leverkusen eta Monaco-Tottenham izango dira; G multzokoak, Leicester-Club Brugge eta Kobenhavn-Porto.
rong>.