Napoli eta Arsenal, kanpoan
Real Madril eta Bayern Munich final-laurdenetan dira
Erredakzioa
Zidanek zuzentzen duen taldeak 1-3 irabazi dio Napoliri eta joaneko neurketan ere garaipena lortu zuen (3-1). Bayernek 1-5 irabazi dio Arsenali, joaneko partidan (5-1) egin zuen bezala.
Real Madrilek eta Bayern Munichek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu dute astearte honetan Napoli eta Arsenal kanporatuta hurrenez-hurren.
Zidanek zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi zion Napoliri joaneko partida, baina itzulerakoan italiarrek hartu dute aurrea Mertensen golari esker (1-0). Bigarren zatian, ordea, Sergio Ramosek bi gol sartu ditu (1-2) eta emaitza irauli du. Azken minutuetan Moratak 1-3koa sartu du.
Final-zortzirenetako beste kanporakean Bayern Munichek jipoia eman dio Arsenali. Alemaniarrek 5-1 irabazi zuten joaneko partida eta itzulerakoan emaitza errepikatu dute (1-5), baina Emirates estadioan. Ingelesek aurrea hartu dute markagailuan Wallcoten golarekin (1-0), baina bigarren zatian Bayernek erakustaldia eman du. Lewandowski (1-1), Robben (1-2), Douglas Costa (1-3) eta Arturo Vidal (1-4 y 1-5) izan dira golegileak. Vidalek bi gol sartu ditu.
ditu.