Asteazkenean, 18:45ean
Dortmund-Monaco, atzeratuta Borussiaren autobusak leherketa izan ostean
Erredakzioa
Alemaniako taldea Signal Iduna Park estadiora bidean zenean leherketa jasan du autobusak. Bartra zauritua izan da, eta final-laurdenetako neurketa asteazkenean jokatuko da, 18:45ean.
Txapeldunen Ligako final-laurdenetako Borussia Dortmund-Monaco partida (joanekoa) atzeratu egin da talde alemaniarraren autobusak leherketa jasan baitu Signal Iduna Park estadiora bidean zihoala. Norgehiagoka, asteazkenean jokatuko da, 18:45ean.
Marc Bartra jokalari katalana zauritua izan da, baina zauri txikiak besterik ez ditu izan eta etxean da jada ospitakletk pasa ondoren. Mikel Merino euskal jokalaria ere autobusean joan da, baina erdilari nafarra ondo dago.
dago.