Itxi

Finalerdietako zozketa

Real Madril-Atletico eta Monako-Juventus, Txapeldunen Ligako finalerdiak

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partidak maiatzaren 2an eta 3an jokatuko dira, eta itzulikoak, astebete geroago.

Talde madrildarren arteko derbia izango da finalerdietan. Argazkia: Efe.

Real Madrilek eta Atleticok elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Txapeldunen Ligako final handian sartzeko, UEFAk eguerdian egindako zozketaren arabera.

Joaneko partida maiatzaren 2an jokatuko dute, Santiago Bernabeun, eta itzulikoa, berriz, Vicente Calderonen, maiatzaren 10ean.

Beste finalerdian, Monako eta Juventus lehiatuko dira, eta Monakokoen etxean jokatuko dute joanekoa.

Final handia ekainaren 3an jokatuko da, Cardiffen, eta partida horretan Monako-Juventus neurketako irabazleak jokatuko du etxeko talde bezala.

 

Joaneko partidak

Maiatzak 2

Real Madril - Atletico Madril

Maiatzak 3

Monako - Juventus


Itzuliko partidak

Maiatzak 9

Juventus - Monako

Maiatzak 10

Atletico Madril - Real Madril

 

">

Albisteak (4)