Itxi

3-0

Real Madrilek jipoia eman dio Atleticori eta finala oso gertu du

A.B.

Zidanek zuzentzen duen taldeak 3-0 irabazi du Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida. Cristiano Ronaldok sartu ditu partidako hiru golak.

Cristiano Ronaldok hiru gol sartu dizkio Atletico Madrili. Argazkia: EFE

Real Madrilek 3-0 irabazi dio Atletico Madrili Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida. Madrilgo taldeen arteko derbiko izarra Cristiano Ronaldo izan da, hiru gol sartuta

Norgehiagokako 10. minutuan, Cristiano Ronaldok 1-0ekoa egin du. Real Madril jaun eta jabe izan da partidan, eta Atletico Madrilek abagune bakarra izan du partida osoan; Gameiro bakarrik geratu da Keylor Navasen aurrean, baina atezainak buruz burukoa irabazi du, baloia kanpora bidalita.

Bigarren zatian ere, Real Madril izan da nagusi, eta bi gol gehiago sartu ditu Zidanen taldeak. Cristiano Ronaldok 73. minutuan egin du 2-0ekoa eta 86an lortu du 3-0ekoa.

Fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo (Nacho, 46. min); Casemiro, Kroos, Modric, Isco (Marco Asensio, 68. min); Cristiano Ronaldo eta Benzema (Lucas Vazquez, 77. min).

0 - Atletico Madril: Oblak; Lucas, Savic, Godin, Filipe; Carrasco (Correa, 68. min), Gabi, Saul (Gaitán, 57. min), Koke; Griezmann eta Gameiro (Fernando Torres, 57. min).

Golak: 1-0, 9. min: Cristiano Ronaldo. 2-0, 73. min: Cristiano Ronaldo. 3-0, 86. min: Cristiano Ronaldo.

Epailea: Martin Atkinson.

artin Atkinson.

Albisteak (3)