Kargatzen...
Itxi

Gaur, 20:45

Juventus, Cardiffeko finalerako sailkapena ziurtatzera

eitb.eus

Leer en Castellano

Gonzalo Higuainek Monakoren kontrako joaneko partidan egindako bi golei esker eskura dute Txapeldunen Ligako final handia.

Gonzalo Higuaín. EFE

Turineko Juventusek eta Monakok Txapeldunen Ligako finalerdietako bueltak partida jokatuko dute gaur iluntzeko 20:45ean Juventus Stadium futbol-zelaian.

Talde italiarrak 0-2ko emaitza erdietsi zuen Monakon Gonzalo Higuainek sartutako golei esker, beraz, mirari behar du talde frantsesak kanporaketa iraultzeko.

Ustezko hamaikakoak

Juventus Turin: Buffon; Alves, Bonucci, Chiellini, Sandro; Khedira, Pjanic, Cuadrado, Dybala, Mandzukic; Higuain.

Monako: Subasic; Dirar edo Sidibe, Glik, Jemerson, Mendy; Fabinho, Joao Moutinho edo Bakayoko, Lemar, Bernardo Silva; Radamel Falcao eta Mbappé.

Epailes: Bjorn Kuypers (HOL).
Futbol-zelaia: Juventus Stadium.
Ordutegia: 20.45

Albisteak (2)