Ostegunean, 20:45ean
Irene Paredesen PSGk Txapeldunen Ligako finala jokatuko du
eitb.eus
Legazpiko jokalariak atzerriko bere lehen titulua lortu dezake Cardiffen.
Olympique Lyonek eta Paris Saint Germainek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute ostegunean (20:45) Cardiffen.
Pariseko taldean Irene Paredes gipuzkoarrak jokatzen du eta atzerriko bere lehen titulua lortu dezake Cardiffen garaipena eskuratzen badu. Liga amaiera kaskarra egin dute eta hirugarren postuan dira; O. Lyon da txapelduna eta Montpellier bigarren.