Europako Superkopa
Real Madril, txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Talde zuriak 2-1 gainditu du Manchester United Iscoren eta Casemiroren golekin. Lukakuk egin du Unitedena.
Real Madril, iazko Txapeldunen Ligako garailea, sasoiko dago, eta jokatzen dituen final guztiak irabaztera ohituta dago. Azkena, Europako Superkopa, Mazedoniako Skopjeko Filip II futbol-zelaian eskuratu du.
Manchester United gainditu du finalean, 2-1, Iscoren eta Casemiroren golei esker eta joko erakustaldia eginez.
FITXA TEKNIKOA
REAL MADRIL: Keylor Navas; Carvajal, Sergio Ramos, Varane, Marcelo; Kroos, Casemiro, Modric; Isco (Lucas Vazquez, 75'), Benzema (Cristiano Ronaldo, 82') eta Bale (Asensio, 75').
MANCHESTER UNITED: De Gea; Valencia, Lindelof, Smalling, Darmian; Ander Herrera (Fellaini, 56'), Matic, Pogba; Mkhitaryan, Lukaku eta Lingard (Rashford, 46').
GOLAK
1 - 0, 24', Casemiro.
2 - 0, 52', Isco.
2 - 1, 62', Lukaku.
EPAILEA: Gianluca Rocchi (ITA). Txartel horiak: Lingard eta Rashford (Manchester United) eta Dani Carvajal eta Sergio Ramos (Real Madril).