Panathinaikos eta Bursaspor
Txapeldunen Liga: Bartzelonak eta Valentziak aurkariak jipoitu dituzte
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Katalanek 5-1 irabazi diote Panathinaikosi eta valentziarrek 0-4 irabazi dute Turkian Bursasporren aurka. Adurizek gol bat sartu du.
Golak eta ikuskizuna bizi izan dugu Txapeldunen Ligako lehen ihardunaldi honetan. Asterate honetan A, B, C eta D multzoetako partidak jokatu dira.
Bartzelonak jipoiarekin eman dio hasiera Txapeldunen Ligako ibilbideari. Camp Noun 5-1 irabazi dio Panathinaikosi. Greziarrak aurreratu dira markagailuan Govouren golari esker (0-1), baina ondoren Messiren bi golek eta Villaren, Pedritoren eta Dani Alvesen gol banak 5-1ekoa ezarri dute. D multzoko liderra da Bartzelona. Multzoko beste partidan Kopenhaguek 1-0 irabazi dio Rubin&' || 'nbsp;Kazani.
Valentziak Turkian jokatu du Bursasporren aurka eta Emeryren mutilek 0-4 irabazi dute. Tino Costak gol bikaina eginez 0-1ekoa jarri du. Ondoren, Adurizek, Pablo Hernandezek eta Soldadok gol bana sartuta 0-4koa ezarri dute markagailuan. C multzoko beste partidan ezustekoa nagusi. Old Trafforden Manchester Unitedek 0-0 berdindu du Glasgow Rangersen aurka.
B multzoan Olympique Lyonek eta Benficak irabazi egin dute. Portugaldarrek 2-0 irabazi diote Hapoel Tel-Avivi eta frantziarrek 1-0 irabazi diote Schalke04ri.
A multzoa berdinduena eta gogorrena zela estaen zen eta badirudi hala izango dela. Internazionale Milanek 2-2 berdindu du Holandan Twenteren aurka eta emaitza berarekin (2-2) bukatu da Werder Bremen-Tottenham partida.
Emaitzak:
A: Twente 2-Internazionale 2
A: Bremen 2-Tottenham 2
B: Lyon 1-Schalke 0
B: Benfica 2-H. Tel-Aviv 0
C: Man. United 0-Rangers 0
C: Bursaspor 0-Valencia 4
D Barcelona 5-Panathinaikos 1
D: Kobenhavn 0-Rubin 0