Itxi

A, B, C eta D Multzoak

Faboritoak, aise Txapeldunen Ligako estreinaldian

eitb.eus

Leer en Castellano

Chelsea, PSG, Bartzelona, Bayern eta Manchester oso erraz gailendu zaizkie euren aurkariei; izan ere, gol asko sartuta irabazi baitute, eta, kontrara, ez dute golik hartu.

Messi eta Rakitic izan dira Bartzelonako golegileak. Argazkia: EFE

2017-2018 denboraldiko Txapeldunen Liga abian da. Astearte honetan A, B, C eta D multzoetan dauden taldeen norgehiagokak jokatu dira.

Gaueko gol festarik handiena C taldean gertatu da, Chelseak ez baitu gupidarik izan Azerbaiyango Qarabag talde ahulari sei gol sartuta. Horietako hirugarrena Cesar Azpilicueta nafarrak erdietsi du 55. minutuan. Multzo bereko beste norgehiagokan Atletico Madrilek eta Erromak golik gabeko berdinketa batu dute.

 

Cesar Azpilicueta bere gola ospatzen. EFE

Jardunaldiko gol sorta handiena Parisko PSG talde boteretsuak lortu du, bost egin baitizkio Eskoziako Celtici. Cavani (2), Mbappé, Neymar eta Lustig (bere atean) izan dira golegileak. B multzoko beste partidan Bayernek 3-0 irabazi dio Anderlecht talde belgikarrari.

D multzoan Messi izan da protagonista nagusia Bartzelonak eta Juventusek jokatu duten lehian. Katalanak 3-0 irabazi dute eta argentinarrak bi gol egin ditu, eta hirugarren sartzeko zorian izan da. Ivan Rakitic kroaziarrari egokitu zaio hirugarren gol hori egitea (gaueko bigarrena izan dena). Beste partidan Portugalgo Sportingek 2-3 azpiratu du Olinpiakos Grezian.

Lehen jardunaldiko partidetako emaitzak:

A MULTZOA

Manchester United 3-0 Basilea

Benfica 1-2 CSKA Mosku

B MULTZOA

Celtic 0-5 PSG

Bayern Munich 3-0 Anderlecht

C MULTZOA

Erroma 0-0 Atletico Madril

Chelsea 6-0 Qarabag

D MULTZOA

Olinpiakos 2-3 Sporting CP

Bartzelona 3-0 Juventus

trong> Juventus

Albisteak (3)