Hirugarren jardunaldia
Lehiarik galdu ez duen Manchester Cityk Napoli sendo bat izango du aurrean
eitb.eus
Bata zein bestea euren liga txapelketako lider dira, eta joko erasokorra egiteagatik nabarmentzen dira.
Manchester Cityk Txapeldunen Ligako bere multzoko (F) buruan jarraitzea bilatuko du astearte honetan Napoliren aurka, Etihad Stadium futbol-zelaian.
Guardiolak zuzentzen duen taldeak ez du partidarik galdu oraindik aurtengo denboraldian, eta Premier txapelketako liderra da. Britainiarrek Italiako ligako (Serie A) liderra izango dute aurkari etxean, eta, aurrekarien arabera, nabarmena izango da norgehiagokan ikusi ahal izango den joko erasokorra, 45 gol sartu baitituzte bien artean euren herrialdeetako txapelketetan.
Jardunaldiko gainerako lehietan Dortmundek ez dauka hutsegiterik APOELen aurka jokatzeko Nikosiara (Txipre) egingo duen bisitan. Irabazi egin behar du, eta Real Madril eta Tottenhamen arteko lehian aldeko emaitza bat izatea itxaron. Bestalde, Liverpoolek, E Multzoan Sevillaren aurkaria denak, Mariborren kontra lehendabiziko partida irabazi nahiko du, aurreko bi jardunaldietan bi berdinketa pilatu eta gero.
Asteartea
E MULTZOA
Maribor - Liverpool
Spartak Mosku - Sevilla
F MULTZOA
Feyenoord - Shakhtar Donetsk
Manchester City - Napoli
G MULTZOA
Leipzig - Oporto
Monako - Besiktas
H MULTZOA
Real Madril - Tottenham Hotspurs
Apoel Nikosia - Borussia Dortmund
Hirugarren jardunaldia osatzeko asteazkenean jokatuko diren gainerako partidak honako hauek dira:
Asteazkena
A MULTZOA
Benfica - Manchester United
CSKA Mosku - Basilea
B MULTZOA
Bayern Munich - Celtic Glasgow
Anderlecht - PSG
C MULTZOA
Chelsea - Erroma
Qarabag - Atletico
D MULTZOA
Bartzelona - Olinpiakos
Juventus - Sporting Portugal