laugarren jardunaldia
PSG, United eta Bayern, final-zortzirenetan; Atletico, agur esateko zorian
Erredakzioa
PSGk aise azpiratu du berriro ere Anderlecht talde belgikarra (0-5), Layvin Kurzawa protagonista nagusia izanik, hiru gol sartu baititu.
Paris Saint Germain, Manchester United eta Bayern Munich Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan egoteko sailkapena eskuratu dute, multzoen fasea amaitu baino bi jardunaldi aurretik. Paristarrek Anderlecht azpiratu dute (5-0, Kurzawak hiru gol sartuta), Bayernek Glasgown irabazi du (1-2) eta Unitedek Benfica garaitu du (2-0).
Aitzitik, sailkapena gero eta urrutiago duena Atletico Madril taldea da, ezin izan baitio Azerbaijango Qarabagi irabazi Wanda Metropolitano futbol-zelaian (1-1).
Bere aldetik, Bartzelonak ezin izan ditu hiru puntuak lortu Atenasen (0-0), eta datorren kanporaketarako sailkapena hurrengo partidan lortu beharko du. Gauza bera egin beharko dute Sportingen aurka berdindu duen Juventusek (1-1), Erroman itxura eskasa eman duen Chelseak (3-0) eta Moskuko CSKAren aurka etxean galdu duen Basileak (1-2) ere.
PSG eta Bayernek irabazitako partidek erabakita utzi dute B Multzoa, bigarren eta lehenen nor izango den jakitearen faltan. Jupp Heynckesk zuzentzen duen taldek Javi Martinezek sartutako gol bati esker bereganatu du norgehiagoka, ordura arte bana berdinduta zegoena.
A MULTZOA
Manchester United 2-0 Benfica
[Svilar (45', bere atean) eta Blind (78', pen.)]
Basilea 1-2 CSKA Mosku
[Zuffi (32') | Dzagoev (65') eta Wernbloom (79')]
B MULTZOA
PSG 5-0 Anderlecht
[Verratti (30'), Neymar (45'+4') eta Kurzawa (52', 72' y 78')]
Celtic 1-2 Bayern
[McGregor (74') | Coman (22') eta Javi Martínez (77')]
C MULTZOA
Atletico Madril 1-1 Qarabag
[Thomas (56') | Michel (40')]
Erroma 3-0 Chelsea
[El Shaarawy (1' eta 36') eta Perotti (63')]
D MULTZOA
Olinpiakos 0-0 FC Bartzelona
Sporting 1-1 Juventus
[Bruno César (20') | Higuaín (79')]