5. jardunaldia
Atleticok bizirik dirau, Chelsea sailkatu egin da eta PSGk arerioak jipoitzen darrai
Erredakzioa
Madrildarrek 2-0 irabazi diote Erromari, Antoine Griezmannek sartutako gol eder bati esker. Chelseak Azerbaijanen garaitu du (0-4), eta PSGk Celtic jipoitu du (7-1).
Atletico Madril 2-0 gailendu zaio Erromari, eta oraindik Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko itxaropenari eusten dio. Txapelketak bere bosgarren jardunaldia jokatu du asteazken honetan, eta bertan PSGk bere arerioa jipoitu du beste behin ere, kasu honetan Glasgoweko Celtic (7-1). Bere aldetik, Chelseak hurrengo faserako txartela eskuratu du Qarabagen zelaian 0-4 irabazita.
Aipatzekoa da A multzoa asko estutu dela, Manchesterrek galdu egin baitu Basilearen aurka (0-1). Orain, ingelesek hiru puntuko abantaila dute bederatzi puntu dituzten CSKA eta Basilearekiko.
A MULTZOA
CSKA 2-0 Benfica
[Schennikov (13'), Jardel (56', bere atean)]
Basilea 1-0 United
[Lang (89')]
B MULTZOA
PSG 7-1 Celtic
[Neymar (9', 22'), Cavani (29'), Mbappé (35'), Verratti (75'), Cavani (79'), Alves (80') | Dembélé (1')]
Anderlecht 1-2 Bayern Múnich
[Hanni (63') | Lewandowski (51'), Tolisso (77')]
C MULTZOA
Qarabag 0-4 Chelsea
[Hazard (21', penaltiz), Willian (36' y 85'), Cesc (73', penaltiz)]
Atletico Madril 2-0 Erroma
[Griezmann (69'), Gameiro (85')]
D MULTZOA
Juventus 0-0 Bartzelona
Sporting CP 3-1 Olinpiakos
[Bas Dost (40', 66'), Bruno César (43') | Odjidja-Ofoe (86')]