Itxi

20:45ean

Shakhtar, Napoles, Liverpool, Porto eta Sevilla taldeek sailkapena dute jokoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arratsalde honetan, 20:45etik aurrera, Txapeldunen Ligako multzoen faseko azken jardunaldia jokatuko da.

Shakhtar, Napoles, Liverpool eta Porto, baita Sevilla taldeek re, Txapeldunen Ligako hurrengo kanporaketara sailkapena dute jokoan asteazken honetan, multzoen faseko azken jardunaldian.

F Multzoan, Manchester Cityk dagoeneko lotuta dauka lehen postua eta gelditzen den txartela Shakhtarren eta Napolesen artean jokatu behar dute. Ukrainarrek hiru puntuko abantaila daukate, baina euren arteko golen aldea Maurizio Sarrik entrenatzen duen taldearen aldeko da.

Horrenbestez, Napolesek, lehenik eta behin, Feyenoord azpiratu behar du, eta, ondoren, Shaktarrek egiten duenari itxaron. Haiek, berriz, nahikoa daukate Manchester Cityren aurka berdintzearekin.

E Multzoari dagokionez, Sevillak bere eskura dauka final-zortzirenetara pasatzea, Mariborren kontra puntu bat pilatzen badu. Liverpoolek, berriz, Spartaken bisita jasoko du, eta ez du hutsik egin behar hurrengo faserako sailkapena zein lehen postua arriskuan ez jartzeko.

G Multzoaren kasuan, esleitzeke dagoen txartela bakarrerako Porto eta Leipzig lehiatuko dira, lehendabizikoa Besiktasentzat baita. Portugaldarrek irabazita daukate golen arteko aldea; beraz, etxean jokatu behar duten partida irabaziz gero, sailkapena lortuko lukete. Alemaniarrek, aitzitik, Besiktasi irabazi behar diote, eta Portugaletik albiste onak hel daitezela itxaron.

ASTEAZKENEKO PARTIDAK

E MULTZOA

Liverpool - Spartak Mosku (20:45)
Maribor - Sevilla (20:45)

F MULTZOA

Shakhtar - Manchester City (20:45)
Feyenoord - Nápoles (20:45)

G MULTZOA

Leipzig - Besiktas (20:45)
Oporto - Mónaco (20:45)

H MULTZOA

Real Madril - Borussia Dortmund (20:45)
Tottenham - APOEL (20:45)