UEFAren erabakia
Txapeldunen Liga: Bi partidako zigorra Pintorentzat txistu egiteagatik
Erredakzioa
Copenhagueren aurka (26. minutuan), Santin aurrelaria erasoan zenean gelditu zen Pintoren txistua entzun eta epailea izan zela pentsatuta.
UEFAK bi partidako zigorra ezarri dio Jose Manuel Pinto FC Bartzelonako atezainari Txapeldunen Ligako Copenhagueren aurkako partidan txistu egiteagatik.
26. minutuan, Santin erasoan zenean eta atezainaren aurrean bakarrik geratzeko aukera zuenean, txistu egin zuen Pintok eta aurrelaria, epailea izan zela pentsatuta, gelditu zen. 2-0 galdu zuten azkenean daniarrek.
Partidaren osteko prentsaurrekoan atzelariei deitzeko atezainak duen ohitura dela esan zuten Guardiolak zein Pintok berak. Bartzelonak erabaki horren aurka egiteko asmoa agertu du.