Astearteko partidak
Txapeldunen Liga: Ajax-Real Madril (0-4), zuriek ez dute barkatzen
Erredakzioa
Benzemak, Cristiano Ronaldok bi alditan eta Arbeloak egin dituzte madrildarren golak eta Moourinhoren taldeak G taldeko lidertza ziurtatu du. Arsenalek ezustekoa eman du Bragaren aurka 2-0 galduz.
Mourinhoren taldeak ez du barkatu Amsterdamen eta Ajaxi 0-4ko jipoia eman dio. Lehen zatian Benzemak eta Arbeloak egin dituzte zurien golak eta Bigarren zatian Cristiano Ronaldok hirugarrena eta laugarrena (penaltiz) sartu ditu. Xabi Alonsok eta Sergio Ramosek txartel gorriak ikusi dituzte partidako azken txanpan eta taldeak 9 jokalarirekin bukatu du norgehiagoka. Horrela, madrildarrek multzoko lehen postua ziurtatu dute. G multzoko beste norgehiagokan Milanek 0-2 gainditu du Auxerre Ibrahimovic eta Ronaldinhoren golei esker.
H multzoan ezusteko handia eman du Bragak, etxean 2-0 Arsenal indartsua gaindituz. Matheusek egin ditu portugaldarren bi golak eta Arsene Wengerren taldea eta Braga, 9 puntura berdinduta daude. Shakhtar Donetsek arazorik gabe gainditu du Partizan eta 12 punturekin multzoko lidertza eskuratu du.
Gutxigatik ez du Zilinak Chelsea indartsua Stamford Bridgen gainditu. F taldeko liderrak bigarren zatian irauli egin du markagailua eta azken emaitza 2-1ekoa izan da. Multzoko beste norgehiagokan, O. Marseillek 0-3koa sartu dio Spartak Moskvari eta bigarren postua eskuratu du.
E multzoan Romak hasierako 0-2koari buelta eman behar izan dio bigarren postuari eusteko. Alemaniarrek lehen zatian 0-2koa lortu dute Mario Gomezen bi golei esker, baina italiarrek hiru gol sartu dituzte bigarren zatian, 3-2koa jarriz. Gainera, Basileak 1-0 irabazi dio Cluj talde errumaniarrari.
Emaitzak:
Partizan 0-3 Shakhtar Donetsk
Braga 2-0 Arsenal
Auxerre 0-2 Milan
Ajax 0-4 Real Madril
Chelsea 2-1 Zilina
Basel 1-0 CFR Cluj
Roma 3-2 Bayern München
Spartak Moskva 0-3 O. Marseille