Itxi

Asteazkenean, 20:45ean

Bayern Munich-Real Madril, faborito nagusien arteko lehia

Erredakzioa

Talde alemaniarra eta espainiarra elkarren aurka ariko dira asteazken honetan Allianz Arenan, 20:45ean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan.

Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

Bayern Munich eta Real Madril, Txapeldunen Liga irabazteko faborito nagusiak, elkarren aurka lehiatuko dira asteazken honetan Allianz Arenan, 20:45ean, Champions Leagueko finalerdietako joaneko partidan.

Zidane Real Madrileko entrenatzailea denetik, talde espainiarrak ez du Txapeldunen Ligako kanporaketarik galdu. Entrenatzaile frantziarrak zalantza bakarra du; Benzema hasieratik jartzearena. Nacho da Real Madrilek duen baja bakarra. Gainerakoan, argi dago zein futbolarik osatuko duten hamaikakoa: Keylor Navas egongo da atean, Carvajal, Varane, Ramos eta Marcelo defentsako lerroan, Casemiro, Kroos eta Modric zelai erdian eta Isco, Benzema edo Asensio, eta Cristiano Ronaldo aurrean.

Heynckesek nahiko argi du Real Madrilen aurka jokatzeko hamaikakoa. Zalantza bakarra David Alabarena da. Hegaleko jokalariak arazo muskularrak ditu, eta azken ordura arteko zalantza izango da. Ulreich egongo da atean Neuer lesionatuta baitago, Kimmich, Boateng, Hummels eta Alaba edo Rafinha egongo dira defentsako lerroan, zelai erdia Javi Martinezek, Jamesek, Robbenek eta Riberyk osatuko dute, eta aurrealdean Mullerrek eta Lewandowskik jokatuko dute.

Ustezko hamaikakoak:

Bayern: Ulreich; Kimmich, Boateng, Hummels, Rafinha edo Alaba; Javi Martinez, James; Robben, Müller, Ribery; eta Lewandowski.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Asensio edo Benzema eta Cristiano Ronaldo.

Epailea: Bjorn Kuipers.

Zelaia: Allianz Arena.

Ordua: 20.45ean.

Albisteak (3)